1978
Bolibarren (Bizkaia) jaio zen Erabil Kartoi-Kutxak, 15 langilek osatutako kooperatiba.
1985
Bolibarretik Amorotora (Bizkaia) lekualdatu genuen jarduera. Gaur egun bertan jarraitzen dugu.
1990
Erabil Kartoi-Kutxak enpresakook talde batean sartu ginen, eta paper-bobinetatik uhin-kartoizko xaflak egiteko gailu bat gehitu genuen fabrikazio-prozesuan.
1998
Fabrikaziorako instalazioak handitu genituen Gizaburuagako (Bizkaia) Okamika industrialdean.
2004
Palebox izeneko negozio-unitatea sortu genuen. Uhin-kartoizko kutxak egurrezko paleta eta egurrezko errefortzu guztiak ditu, metatzean erresistentzia handiko kutxa izan dadin.
2006
Biltzeko osagarriak izeneko artikuluen linea berri bat merkaturatzen hasi ginen. Artikulu horiek Bilbo inguruan dugun zentroaren bidez banatzen dira eta horrek zerbitzu osoa ematea ahalbidetzen digu.
Gaur-gaurko albisteak
Erabil Kartoi-Kutxak enpresaren plantilla sektorean eskarmentu handia duten 100 langile finkok osatzen dute, eta merkatuko beharrei erantzuteko produkzio-baliabide modernoak ditu.