Erabilek paleboxa fabrikatzen du, paleta duen kartoizko bilgarri auto-muntagarria.
Bilgarri-mota horren abantaila hauek aipa ditzakegu:
- Muntatzen erraza da (ez da erremintarik behar).
- Erosketa-artikuluak murrizten dira: ez dugu paleten, egurraren, zigiluen eta abarren banakako kudeaketa egin beharrik.
- Erresistentzia handia diote pisuari eta garraiatzeari: kartoiaren eta egurraren konbinazioari esker, azpialdeko kutxak 2.000 kilori ere euts diezaieke.
- Bilduta aurkezten da, eta, horrela, biltegietan leku asko aurrez daiteke.
- Kostuak aurrezten dira , bilgarri trinkoekin (egurrezko, plastikozko, metalezko… bilgarriak) alderatuz gero.
- Lehengai birziklagarriekin eta berriz erabiltzekoekin fabrikatzen da, eta horrek hobetu egiten du ingurumenaren gaineko eragina.
- Oso egokia da esportaziorako: esportazio baten aurkako baldintzei eusteko bereziki diseinatuta dago (garraioaren, hezetasunaren… aurreko erresistentzia). Horrez gain, bete egiten ditu FAOk egurraren tratamendu fitosanitariorako ISPM-15 Zuzentarauan xedatutako eskakizunak.