
ERABILeko zuzendaritzak balio estrategikotzat jotzen du Laneko Berdintasuna eta Diskriminaziorik Eza lan-ingurunean, sexuagatik edo generoagatik.
Horregatik, ERABILen zuzendaritzak konpromisoa hartzen du berdintasuna eta sexu- eta genero-arrazoiengatiko diskriminaziorik eza mantentzea helburu duten ekintzak sustatzeko eta bultzatzeko. Unean-unean indarrean dagoen nazioarteko eta estatuko araudia errespetatuz eta betez, eta arlo horretan eskumena duten erakundeen gomendioak kontuan hartuz.
Konpromiso horren barruan sartzen dira hautaketa, sustapena, soldata-politika, prestakuntza, lan-baldintzak eta enplegua, lan-osasuna, erakundearen kanpo-dimentsioa, genero-ikuspegia produktu/zerbitzuetan eta kultura-ikuspegia, lan-denboraren antolamendua eta kontziliazioa.